Zer onura eskaintzen ditu mentoringak ekiteko orduan?

Ekintzailetzaren eta start-upen munduan lehenengo urratsak ematen direnean, pertsonek beren negozioa, marka edo proiektua garatzean norbaitek gidatzea behar izaten dute.  Lanbide-ibilbide berri orotan aholkulari edo tutorearen irudiak geroz eta protagonismo gehiago du, proiektuaren bideragarritasunari buruz aholkatzean, networkinga egitean edo finantzaketa-bideetara iristean. Halaber, pertsona ekintzaileen talentua sendotzeko oinarrizkoa da.

Mentoringa edo aholkularitza ikaskuntza-teknika erabilgarri eta praktikoa da eta ikaslearen edo ikastunaren lanbide-ezagutzak, -gaitasunak nahiz -abileziak garatzera bideratuta dago. Nolanahi ere, etorkizunean lan-arrakastaren aukerak areagotzea du helburu.  Jardun hau Estatu Batuetako enpresa-kulturan oso errotua dago eta erabiliz gero, ikaskuntza-prozesu naturala burutzen da. Hala, onura ugari ditu, bai negozioan, baita ekitea erabakitzen duten pertsonengan ere.

Mentoring filosofiaren abiapuntua honakoa da: pertsona guztiek lanbide-ahalmena dutela, baina ustiatu edo garatu gabe dagoela, beraz, aholkulariaren irudiak ezagutzak eta esperientzia eraginkortasunez, zehaztasunez eta modu antolatuan transmititzen ditu. 

Mentoringaren lan-nagusien artean daude ateak zabaltzea eta ekintzaileak honakoak ekar ditzaketen pertsonekin harremanetan jartzea: esperientzia, aholkuak, aholkularitza, informazio baliagarria, negozioa, bestelako aukerak eta beste kontaktu batzuk.  Horrekin ingurune berrira errazago moldatuko da eta enpresa-zirkuluetan nahiz gizarte-sareetan maneiatzean lagungarria izango da.

Mentoringa barnekoa edo kanpokoa izan daiteke. Lehenengo kasuan, enpresaren barruan, esperientzia gehiago duen langileren batek beste junior bat trebatuko du karrera garatzeko.   Kanpoko mentoringean kanpotik datozen adituak eta, batzuetan, pertsona boluntarioak dira pertsona ekintzaileak orientatzen dituztenak negozioa abian jartzeko lanbide-arlo edo -ahalmenei buruz. 

Aholkularitzarako arlo ohikoenak administratiboa, kudeaketari buruzkoa edo marketinaren inguruko dira. Mentoringean lanbide-gaitasunen eremuan berariaz hurrengo gaiak lantzen dira: produktibitatea, ezagutzak eta abileziak, talentua eta lidergoa garatu eta gordetzea.   

Iturriak:

http://www.dema.eus/beneficios-del-mentoring-para-emprendedores-autonomos-y-pymes/

https://gaztenpresa.org/es/categorias-del-blog/actividad-emprendedora/beneficios-del-mentoring-emprendedores-autonomos-pymes/

http://www.expansion.com/directivos/deporte-negocio/2018/06/02/5b08515a268e3efe4e8b46a7.html

http://forbes.es/business/44208/mentoring-que-es-y-que-beneficios-tiene-en-una-empresa/

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18