Enplegu + Berdintasun +

Prestik Enplegu Azokak hitzaldiak, mintzaldiak eta tailerrak eskainiko ditu aurten, Bizkaian enpleguaren eta ekintzailetzaren alorretan egiazko genero berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko.

Emakumeek enpleguaren merkatuko sektore ongi prestatu eta gaitasun handikoa osatzen dute gaur egun eta, horri balioa emateko, PRESTIK 2018 programazioak hainbat jardunaldi ditu kontzientziatzeko eta lan munduko alderdi guztietan egiazko genero berdintasuna lortzeko bidean aurrerapausoak egiten jarraitzeko.

Programaren barnean hizketaldi bat izango da oso ohikoak ez diren lanbideetan borroka egin behar izan duten hainbat emakumerekin. María Guijarro, Aldundiaren Berdintasun Zuzendaria izango da moderatzailea, eta emakume horiek aurre egin behar dieten erronkak izango dira hizpide. Maria Asun Ibarrondo, Boroa jatetxeko kudeatzailea; Mireia de Diego, Bizkaiko induskatzaileen elkarteko burua eta Sandra Ranea, ertzaina, ibilbide luzea duena, izango dira beren esperientzia kontatuko digutenak.

Prestik Enplegu Azokan mahai inguru bat ere egingo da, eta bertan, Ikaslan eta Hetel LHko zentroen Elkarteen emakume ordezkariek beren esperientzia praktikoa kontatuko dute lanbide maskulinizatuen inguruan, Lanbide Heziketaren ikuspegitik begiratuta, tabuak eraitsiz eta mitoak hautsiz.

Mercedes de Miguel eta Karle Errazti de Miguel diseinatzaileek, berriz, beren esperientziak partekatuko dituzte Isabel Muelarekin, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburuordearekin, sorkuntza sektoreko belaunari aldaketa hizpide hartuta “Emakume enpresaburuak: belaunaldi aldaketaren esperientzia. Sorkuntza sektorea” hitzaldian.

Enpleguari eta ekintzailetzari buruzko hitzaldi horietara eta beste askotara joateko izena eman daiteke prestik.eus helbidean.

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18