Azokaren 2 egunetan, pertsonak kontratatu nahi dituzten enpresen giza baliabideen arduradunak, 25 minutuko formatuan egingo dute beren enpresaren aurkezpen labur bat, haiekin lan egin nahi duten pertsonei zer eskaintzen dieten azalduz, eta beren erakundean parte hartu nahi duten pertsonei eskatzen zaizkien profilak zein diren eta zer gaitasun eskatzen dituzten adieraziz.
Gainera, aurkezpenaren ondoren, Giza Baliabideetako arduradunei zure curriculum vitaea helarazteko modua adieraziko dizute.
Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.