Pertsona ekintzaileentzat finantzaketa-bideak eta baliabideak
Start-upa abiarazi duten pertsona ekintzaileen ehunekoa gehienekora iritsi da 2008. urtean eta hurrengo hilabeteetan negozioari ekin diezaioketenen kopurua Espainian azkeneko urtean % 6,8ra arte hazi da. Ekintzailetza gorantz doa Euskadin ere bai eta finantzaketa-bideak lortzea ezinbesteko baldintza bihurtu da enpresa antolatzeko. Izan ere, batez besteko nazionala proiektuko 93.000 eurokoa da.
Euskadin finantzaketa publikoaren bide desberdinak daude eta ekitea edo enpresa ala negozioa krisian dagoenean berrabiaraztea erabakitzen denean lor daitezke. Hona hemen horietako batzuk:
Seed Capital Bizkaia Mikro mailegu parte-hartzaileak negozioa edo proiektua abian jartzeko gastuak finantzatzen ditu kostu guztiaren % 95era arte eta enpresako 25.000 euroko mugarekin. Enpresa txiki eta ertain (ETE) berriztatzaileetarako da, Bizkaian kokatuak badaude eta urte osoan zehar eska daiteke.
Aurrera finantzaketa programak Euskadin sortu berriak diren ETEei epe luzera finantzaketa errazten die, profil berriztatzailea badute eta enplegua sortzeko konpromisoa hartuz gero. Halaber, funts honen onuradunak izan daitezke industria-jarduera ekintzailea garatzen duten enpresak eta informazio nahiz komunikazioen gizartearen eremukoak. Finantzen Euskal Erakundeak (FEE) 5 milioi euro bideratzen ditu eta maileguek ELKARGIren bermea izan behar dute. Aipatu erakundeak negozioaren arriskuak aztertzen ditu eta beharrezkoa denean, berme osagarriak eskatu ere bai.
Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bitartez enpresa-proiektuak abian jartzen dituzten pertsona ekintzaileek bi laguntza-mota izan ditzakete. EKINTZAILE programak itzuli behar ez den lehenengo diru-laguntza eskaintzen du, ideia heltzeko eta abian jarri arte enpresa-plana egiteko prozesuan pertsona edo talde sustatzailea laguntzeko Gero, negozioa gauzatzeko maileguen finantza-kostua murritz dadin, pertsona ekintzaileek hitzarmen abantailatsuak sina ditzakete LUZARO kredituen finantza-establezimenduarekin.
Langabetuek edo baztertze-arriskuan daudenek enpresa txikiak eta autoenpleguko proiektuak sortu eta abian jartzean laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak aholkularitza eta prestakuntza-ikastaroak, baita laguntza ekonomikoak ere eskaintzen ditu. Oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badira, onuradunek sustatzaileko 5.000 eurora arteko diru-laguntza izan dezakete. Helburua sortutako enpresak abian jarri eta funtzionatzeko gastuak estaltzea da.
Iturriak:
http://www.dema.eus/centro-de-recursos/
http://www.expansion.com/pymes/2018/04/16/5ad08279468aeb1c088b459d.html