Enpresek eta hautagaiek enpleguaren web atarietara jotzen dute lehen aukera bezala profil eta lan-eskaintzak bilatzera
Langileak hartzeko orduan, enpleguaren web atariek giza baliabideen adituek gehien erabiltzen dituzten tresnak izaten jarraitzen dute. Izan ere, hautatzaileen % 67k beti edo ia beti kanal horretara jotzen du eta % 21ek ohiz edo noizean behin erabili du. Kontsultatutako giza baliabideetako arduradunen % 97k baieztatutakoaren arabera, etorkizun hurbilean enpleguaren web atariek lan-bitartekaritzarako kanal nagusiak izaten jarraituko dute. Horien atzetik harreman pertsonalak (% 96) eta gizarte-sareak (% 95) kokatuko dira.
Era berean, pertsonak (% 98) lana eraginkortasunez bilatzen ari direnean, enpleguaren web atarietara jotzen dute lehen aukera bezala. % 85ek beti edo ia beti egiten du; bien bitartean, % 13k noizean behin kontsultatzen du.
Hain zuzen ere, gehien bat gazteenak dira Interneten lehenengo enplegua bilatzen saiatzen direnak. Infojobs, Infoempleo edo Job and Talent ezagunenez gain, beste hainbat atari dago, bereziki, gazteentzat eta sektoreka enplegua bilatzeko direnak, hala nola, efisioterapia.net, gastroempleo.com, all4action.com edo colejobs.es, beste askoren artean.
Lan-eskaintza eskuragarriekin web atarietatik eta orri desberdinetatik at, gizarte-sareak enplegu-eskaintzaren eta -eskearen arteko topaketa-guneak dira.
LinkedIn eta Facebook dira enplegu-eskaintza eta -eskean gizarte-sare erabilienak.
Facebooken dago enpresa-presentziarik handiena (% 79), nahiz eta Espainiako konpainiek (% 74) talentua aurkitzeko LinkedIn erabiltzen duten. Sareen bitartez enplegu-bilaketa partekatzen duten pertsonek gehien bat (% 66) LinkedInera jotzen dute. Atzetik, Facebook (% 50) eta, urrunago, Google+ (% 19) eta Twitter (% 16) datoz.
Etorkizuneko aurreikuspenei begira, azterlanaren arabera, teknologia berriak aurrerapausoak azkar ematen ari direnez, ezinezkoa da nahikoa fidagarritasunez giza baliabideen eta enplegua bilatzearen eremuan hurrengo urteetan gertatuko dena iragartzea. Lan-merkatuaren eta gizarte-sareen arteko harreman estua ziurtatuta dago, edukiak eta erabiltzeko xehetasunak aldatu arren.
Iturri nagusia:
https://www.adeccorientaempleo.com/v-informe-infoempleo-adecco-redes-sociales-mercado-trabajo/