Prestik enplegu-azokaren bitartez, DEMAk eta Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak lanbide-etorkizuna jorratu nahi duten Bizkaiko pertsonei lagundu eta aukerak eskaintzen dizkiete. Pertsonen aldeko apustua eginez lurraldearen alde lanean jarduten da, azken finean, Bizkaiko produkzio-motorra baitira. Zalantzarik gabe, apurtu horrek ezagutza eta talentu modura enpresetan izango du isla.
Lanbide eta lanaren arloan egun Bizkaian garapen-aukera eskuragarriak ezagutu nahi dituzten pertsonak.
Enplegu, prestakuntza eta ekintzailetzaren sektoreko profesionalak, sektorearen berrikuntzak ezagutu nahi badituzte.
Ikasleak eta gazteak, kanpoan lanbide-aukerak ezagutu nahi izanez gero (nazioartekotzea).
Eraginkortasunez enplegua bilatzen ari diren pertsonak.
Eman izena azokan!
Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.