Prestik-ek enplegu poltsa bat ireki du 50 enpresatako 150 lanbide-profiletarako
ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
Enplegu poltsa hori abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Laespada: “Prestik azokan enpleguaren alde elkartuko dira herritarrak eta inplikatutako agenteak”
Hainbat sektoretako Bizkaiko berrogeita hamar bat enpresak gaurtik aurrera euren enplegu poltsak zabalik edukiko dituzte 150 lanbide-profiletarako, PRESTIK 2018 enplegu eta ekintzailetza azoka dela eta.