7.500 pertsona baino gehiago hurbildu dira Prestik Enpleguaren Azokara
60 enpresa izan dira pertsonalaren arloan behar dituzten 178 profil profesionaletan enplegurako 3.007 curriculum jaso dituztenak. enpleguaren Azokan eta Ekintzailetzaren Sarekin Aretoan 37 ekintza programatu garatu dira; horien artean tailerrak, hitzaldiak, topaketak eta beste jarduera batzuk egon dira.
Prestik Enpleguaren Azoka eta Sarekin Ekintzailetzaren Aretoa joan den asteazkenean eta ostegunean ospatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian eta 7.500 pertsona baino gehiagoren bisita izan dute.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren menpekoa den DEMA-Enpresa Garapena Agentziak antolatzen duen ekintza honetan enplegu-poltsa bat garatu da eta horren bidez 60 enpresa izan dira pertsonalaren arloan behar dituzten 178 profil profesionaletan enplegurako 3.007 curriculum jaso dituztenak. Halaber, azokan bertan elkarrizketak egin zituztenak 26 enpresa izan ziren, guztira 209 hautagairekin.
Azokak eta Aretoak iraun duten bi egunetan 37 ekintza programatu burutu dira eta horien artean tailerrak, hitzaldiak, topaketa eta beste jarduera batzuk egon dira. Zehatzago esanda, tailerretan 2.700 pertsona inskribatu ziren eta hitzaldietan 2.400 (kasu batean eta bestean aukera eman zen pertsona batek jarduera baten baino gehiagotan parte hartzeko). Halaber, enpresen 25 aurkezpen egin ziren.
BERDINTASUNA
Prestik eta Sarekin berdintasuna enpleguan, lanpostuaren bilaketa, ekintzailetza eta nazioarteko enplegua sustatzeko gakoak kontuan hartuta burutu dira. Informazio gehiago lor daiteke www.prestik.eus eta www.sarekin.eus web espazioetan.
Ekintza honek BBK, Bilboko Portuaren eta Euskaltelen finantza-laguntza izan du.