PRESTIK 2018k Europa eta Asiarantz begiratzen du enplegu, ekintzailetza eta prestakuntzaren arloan

PRESTIK 2018 enplegu- eta ekintzailetza-azokak nazioarteko enpleguari buruzko zenbait jardunaldi izango ditu Europan eta Asian enpresa, unibertsitate eta politikaren munduan diharduten profesional eta ordezkariekin.

Jardunaldien helburua bi kontinenteetan enplegu-, ekintzailetza- eta prestakuntza-aukerak aditzera ematea da, networking- eta eztabaida-gunea eskaintzeaz gain. Nolanahi ere, horretan Bizkaian beren ikasketak gauzatzen ari diren Erasmus ikasleek ideiak eta proposamenak azalduko dituzte.

PRESTIK azokak irauten duen bi egunetan, orientatzaileen panelak Erasmus+ programaren barruan unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat banako aholkularitza eskainiko du eta Europar Batasunean lan egiteko baldintzak eta aukerak ezagutuko dituzte.

Era berean, jardunaldietan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatuko dira eta unibertsitatearen, ekintzailetzaren nahiz enpresaren munduko profesionalak arituko dira. Europar Batasunean eta Bilbo-Bizkaiaren eremuan Erasmus+ eta LH Erasmus+ programen arrakasta eta etorkizunerako erronkak izango dituzte aztergai. Humaira Shahid Pakistaneko enpresaburuak Asia-Europa ardatz ekonomikoari buruzko bere ikuspegia azalduko du, enplegu- eta inbertsio-aukera bezala.

PRESTIK azokaren lehenengo egunean TB seta moldatuko da hizlariak eta bertaratutakoak elkarrizketatu eta beren iritziak adieraz ditzaten. Halaber, networkingerako zona aurkitu ahal izango da.

PRESTIK 2018ko nazioarteko enpleguari buruzko jardunaldiek Bizkaian ikasten diharduten Erasmus ikasleentzat eta nazioartean enplegu-, ekintzailetza- eta prestakuntza-aukerak zuzenean ezagutu nahi dituzten pertsonentzat topaketa-gune izan nahi dute. Sarrera librea eta doakoa da, baina edukiera nahiz antolaketan oinarrituta, jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da.

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18