Bakarrizketa lehiaketa Enplegu

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendekoa da eta berak antolatzen du lehiaketa hau, umorez bakarrizketetan sormena eta antzezpena sustatzeko.

  1. Bakarrizketaren gaia: bakarrizketaren gai nagusia pertsona batek, bai besteren kontura, baita norberaren kontura ere lan merkatuan sartzea erabakitzen duenean izan ditzakeen gorabeherak antzeztea da: lan elkarrizketak, zailtasunak, errekerimenduak, merkatuaren eskakizunak…. Dena den, bakarrizketaren egileak hautatuko ditu azpimarratu nahi dituen alderdiak…
  2. Hizkuntzak: lurraldeko edozein hizkuntz ofizial aukeratu dezake parte hartzaileak bakarrizketa egiteko.
  3. Sariaren zenbatekoa: lehenengo saria 3.000 euro dira. Nolanahi ere, 250 euroko saria emango zaio azken ekitaldirako hautatu den finalista bakoitzari, baina ezingo da lehenengo sariaren zenbatekoarekin metatu. Sariei indarreko zerga araudia[1] aplikatuko zaie eta zenbatekoak garbiak dira, dagokien atxikipena egin ondoren.
  4. Bideoak hartzeko fasea: azaroaren 5etik 22ra partaideek bakarrizketak testuan (PDF formatua) bidaliko dituzte eta gutxienez 3 (gehienez 6) minutuko antzezlanaren lagina erantsiko diote bideo euskarrian. Honako helbidera igorriko dira: enplegua@prestik.eus. Bestela, DEMAren egoitzan, Barakaldon (Fanderia kalea, 2), aurkez daitezke. Harremanetarako datuak (izena eta abizenak: izen artistikoa, nahi izanez gero; NANa; helbidea; posta elektronikoaren helbidea eta telefonoa) eta xedea adieraziko dira: Enplegua eta Ekintzailetza- Bakarrizketen lehiaketa.
  5. Finalistak hautatzeko fasea: azaroaren 22tik 26ra. Epaimahaiak jasotako testu eta bideoetan oinarrituta, aurretiaz 4 bakarrizketen egile hautatutako ditu eta azken fasera pasako dira. Azaroaren 26an hautatuei azken fasera pasako direla jakinaraziko zaie.
  6.  Azken fasea: azken faserako 4 bakarrizketa egile hautatuko dira eta epaimahaiareneskutik balioztapenik onena lortu dutenak izango dira. Hautatutako finalista orok aurkeztutako bakarrizketa garatu beharko du eta sei minutuko iraupenera irits daiteke azken ekitaldian antzezteko. Hori PRESTIK enplegu azokan egingo da abenduaren 13an.

Epaimahaiko kideak: Ramón Barea, Maribel Salas, Felipe Loza eta Gloria Mugica.

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18